Olarango igogailuaren lanak martxan dira dagoeneko, eta ekainaren amaierarako bukatzeko asmoa dute.
Olarango igogailua egiteko lanak. / Loinaz Agirre
Ezkiaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko helburuz, bi igogailu egitea erabaki zuen Beasaingo Udalak. Bata Olarangoa, J.M. Iturriotz kaletik Joan XXIII kalera igotzeko, eta, bestea, Ezkiagako pilotaleku ondotik gora igotzeko. Olarango igogailuaren lanak maiatzaren erdialdean hasi zituzten, eta martxa onean doaz. Ezkiaga pilotaleku ondoko igogailua egiten, berriz, ekainean hasiko dira.
Sukia eraikuntza enpresak egingo ditu Ezkiaga auzoko pilotaleku ondoko igogailuaren obrak. Lan horiek egiteko kontuan izan dute auzotarrek parte hartze prozesuan adierazitakoa. Ekainaren hasieran hasiko dira, eta hamar astetan amaitzeko asmoa dute. 100.000 euroko aurrekontua du.
Olarango igogailua
Olarango igogailuaren lanak martxan daude dagoeneko, eta ekainaren amaierarako amaituta egotea aurrikusten da. Campezo enpresa ari da lan hau egiten, eta 350.000 euro inguruko kostua izango du.