Guillermo Prieto txirrindulariak bi domina eskuratu zituen, maiatzaren 16-17ko asteburuan, Espainiako Txirrindularitza Egokituko Txapelketetan. Euskadi taldearen barruan lehiatu da, Ciudad Realen (Espainia). Erlojupeko proban, lehen jardunaldian, bigarren postuan bukatu zuen, Cesar Neira madrildarraren atzetik.
Biharamunean, errepideko lasterketan, hirugarren bukatu zuen. Zirkuitu bati lau itzuli egin zizkioten. Bukatzeko 9 kilometroren faltan, eragozpen aipagarria izan zuen olaberritarrak: atzetik jo zuten, eta bizikletaren gurpila atera zitzaion. Geratu, matxura konpondu eta jarraitu behar izan zuen. Lasterketa buruko taldetik atzera geratu zen. Taldeko autoa gertu zihoan. Galdutako posizioak irabaziz, helmugan hirugarren sartu zen, Francisco Garcia irabazleagandik 38 segundora. Zapore “gazi-gozoa” utzi zion gertaerak, urrea irabazteko aukera handiak zituelako.
Guillermo Prieto, errepideko proban./Hitza
Estatuko txapelketen ondoren, Quebrantahuesos solidarioa egiteko prestatzen ari da Prieto. Sabiñanigotik Valladolid bizilekura bizikleta gainean itzuli nahi du, 500 kilometro baino gehiago eginez, ongintza helburuarekin.
Erlojupekoan zilarrezko domina jasota./Hitza