Legazpiko Gure Esku Dagok Joste Eguna egingo du igandean
Euskal Herria plazan egingo dute, 11:00etatik aurrera. Goizean oihal dantza (herriko dantzariekin), oihal jokoak (haurrentzat puzgarriak, besteak beste), oihalen edertzea (jostea eta aurkezpena) eta oihalen kalejira egingo dituzte. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute. Txartelak Katilu, Gurrutxaga, Oilarra eta Karibe Zaharra tabernetan eta Gure Esku Dagoren lokalean jarri dituzte salgai. Irabaziak Saharara aitzurrak bidaltzeko erabiliko dira. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, DJ Tirapu eta Andonirekin dantza egingo dute.