'Mirabearen ipuina' lana taularatuko du etzi Usurbe Antzokiko oholtzan, 17:00etan
Usurbe antzokian Mirabearen ipuina antzezlana aurkeztuko dute.
Beasaingo antzerki tailerrekoek, iaz hasitako bideari jarraituz, ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute. Mirabe Ipuina antzezlana prestatu dute Usurbe Antzokiko oholtzan taularatzeko. Etzi, 17:00etan izango da funtzioa. Sarrera doakoa da.
Beasaingo hamar aktore igoko dira oholtza gainera, 11 eta 14 urteko hamar neska. Izaskun, Haizea, Nikole, Aiala, Irati, Uxue eta Nora… dira aktoretako batzuk.
Hijos de Martin y Loinaz kolektiboko kideek ematen dute antzerki tailer ikastaroa. Urbialde zentroan entsegu lekua. Antzerki tailerra euskaraz. Ana Alonso beasaindar aktoreak eta irakasleak adierazi duenez, gaztetxoek beraiek idatzitakoa da Mirabearen ipuina antzezlana. «Bakoitzak aukeratu du zein pertsonaia izango zen, zein izen izango zuen eta pertsonaia nolakoa izango zen».
Jantziak eta osagarriak ere beraiek prestatu dituzte. Asteartean egin zuten azkeneko entsegua, bakoitza bere paperean ondo sartuta. Urduritasuna nabaria zen, baina ilusioa ere bai.