Donostiako Altzako igerilekuan ariko dira larunbatean Beasaingo Erika Vazquez eta Andoni Berbel, eta Ordiziako Lander Iturrioz, Maider Llorente, Iraia Mendia eta Ane Alonso
Ordiziako igerilari gazteak.
Pasa den larunbatean eskolarteko alebin mailako Gipuzkoako igeriketa txapelketa jokatu zen Legazpin. Lan ona egin zuten Beasaingo eta Ordiziako igerilariek. Etzi, larunbatean, Donostiako Altzako igerilekuan Euskadiko txapelketan lehiatzeko txartela lortu zuten Beasaingo Erika Vazquezek eta Andoni Berbelek, eta Ordiziako Lander Iturriozek, Maider Llorentek, Iraia Mendiak eta Ane Alonsok.
Beasaingo igerilari gazteak lehiaketa jokatu ondoren indarrak hartzen.
Beasaingo Igartza taldeko igerilariek lan ona egin zuten eta Andoni Berbelek eta Erika Vazquezek Euskadiko txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuten. Gipuzkoako selekzioarekin ariko dira bi igerilariak:
Berbel bular estiloan lehiatuko da 100 eta 200 metroan;
Vazquez, berriz, 200 metroko bular estiloan.
Ordiziako igerilarien kasuan,
Lander Iturrioz 200 metro estiloetan eta 400 metro librean aritzen da,
Maider Llorente, 100 estilo librean eta 200 metro estiloetan,
Iraia Mendia 400 metro estiloetan eta 100 metro tximeletan, eta
Ane Alonso 400 eta 100 metro librean.