Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna, gaur
Osasuna murrizketarik eta bazterketarik gabe izateko eskubidea aldarrikatzeko eguna da gaurkoa. Emakumeen giza eskubide gisa, bizitza ziklo osoan mantendu beharreko eskubidea delako. 1987ko maiatzean erabaki zuten Costa Rican maiatzaren 28a Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna izendatzea. Emakumeen eta Osasunaren Nazioarteko V. topaketa egin zuten bertan sexu eta ugalketa eskubideen aldeko Emakumeen Munduko Sareak.
Egun honen bueltan hitzaldia egingo dute bihar Beasainen. “Emakumeen sexualitatea” goiburupean, Lahia-Nahia Sexologia Elkarteak gidatuko du saioa, euskaraz, Igartzeko jauregian 18:30ean.