Itsason larunbatean, eta Ataunen bihar eta igandean egingo dute Gure Esku Dagoren Joste Eguna
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak hilabete esanguratsua du, historikoki, ekaina. Pasalanga Larraitzen, Durango-Iruñea giza-katea… seigarren hilabetean egin ohi dira. Aurten, hilaren 21ean oihal txatal ugari elkarrekin josi eta oihalezko hautesontzi handi bihurtzeko ekimenak burutuko ditu, euskal hiribiruetan. Herrika osatutako zatiak eramango dituzte hara. Asteburu honetan Goierriko hiru herritan antolatu dituzte Joste Egunak: Itsason larunbatean, Ataunen bihar (ostirala) eta igandean, eta Legazpin igandean.
Itsason, plazako eskola zaharrean elkartuko dira herritarrak. 18:00etatik aurrera josiko dituzte Itsason banatutako txatalak, sustengua adierazi duten herritarrek. Kafea eta bizkotxoa banatuko dituzte.
Ataunen, bi auzo handienetan banatu dute. Ostirlaean San Gregorion 19:00etan egingo dute, plazan. Oihalak josi bitartean, musika jarriko dute, eta mokadua aterako dute. Igandean, berriz, San Martingo plazan burutuko dute josketa, 11:30ean. Dantzariek saioa egingo dute, ekimenaren elastikoak salgai jarriko dituzte, herriko musikariek eta kantariek parte hartuko dute, eta mokadutxo bat aterako dute. Kantu-poteoko taldeak, bere aldetik, Gure esku dago abestiaren moldaketa bat egin du, eta horixe abestuko dute.
Ataungo Herri Antzokiak ere ekimenarekin bat egingo du. Jostunak dokumentala emango dute asteburu honetan. Emanaldiak ostiralean 21:00etan eta igandean 19:30ean dira.
Erlazionatutako edukiaLegazpiko Gure Esku Dagok Joste Eguna egingo du igandean