Etzi izango dira. Bigarren urtez antolatu dute Sagardo Eguna herriko hiru elkarteek. Erromeria Irrintzi Alai dantza taldeak antolatu du Erromeri Biraren barruan.
Hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da. / Arkaitz Apalategi
Bigarren urtez, Sagardo Eguna antolatu dute Legorretako hiru elkarteek: Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jo Ta Ke. Etzi izango da, 18:00etatik aurrera. Hiru euroan salduko dituzte edalontziak, eta hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da: Aulia, Setien, Irigoien, Zabala, Herrero, Urbitarte, Petritegi, Rufino, Isastegi, Barkaiztegi eta Lizeaga. Sagardoa edateaz gain, zerbait jateko aukera ere izango da, pintxoak salduko baitituzte euro batean.
Bestalde I.Erromeri Biraren barruko erromeria ere antolatu dute etzirako Legorretan. Goierriko hainbat herritan ari dira erromeriak egiten, eta Legorretaren txanda izango da bihar. Irrintzi Alai dantza taldeak antolatu du, eta 19:00etan hasiko da.