Ehunmiliako hiru probetan parte hartzeko 900 bat lagunek eman dute izena
Uztailaren 10, 11 eta 12an egingo dira Ehunumiliakeko antolatzaileek aurtengo ekitaldirako prestatu dituzten hiru probak. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte, baina Goierriko Bi Handiak proban izena emateko aukerarik ez dago jada 500 dortsalek jabea dutelako; itxaron zerrendan 23 kirolari daude. Guztira, Ehunmiliak UZ Trailean, G2H Goierri Trailean eta Marimurumendi maratoian 900 bat lagunek eman dute honezkero izena.
Ehumiliak proban (168 kilometro eta 11.000 metro) 261ek eman dute izena. Marimurumendi maratoian (42 kilometro eta 2.300 metro) 128 lagunek egin dute izen-ematea. Bi proba horietan izena eman daiteke ekainaren 4ra arte. Goierriko Bi Handien trailak (88 kilometro eta 6.000ko desnibela) izan du aurten arrakasta handiena izen-emateei dagokienean. Itxaron zerrenda sortu behar izan dute toki guztiak bete direlako jada.