Loinatz Musika Eskolako ikasleek osatutako taldeen lana entzuteko eta ikusteko aukera egongo da
Kontzertua eskainiko dute Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Beasaingo
Loinatz Musika Eskola ikasturte bukaerako ekintzetan murgilduta dabil buru belarri. Gaur, 19:30ean, hainbat estilotako taldeen kontzertua egingo dute, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Musika tresna desberdinak jotzen ikasten ari diren ikasleak elkartuz osatutako taldeen kontzertua izango da.
Datozen egunetarako ere ekintza gehiago antolatu ditu Loinatz Musika Eskolak: ekainaren 6an gitarra topaketa, ekainaren 12an harizko orkestraren kontzertua, ekainaren 17a biolin eta piano ikasleen kontzertua eta ekainaren 18an ikasturte amaierako kontzertua.
Matrikula zabalik
Era berean, datorren ikasturteko matrikulazio epea gaur bukatuko da, 13:30ean.