Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzak finkatu ditu
Ekintzak maiatzaren 22ko bilera finkatu zituzten. Besteak beste, hondartzara eta mendira txangoak egingo dituzte dira eta izozki, tortilla eta pintxo lehiaketa antolatu dituzte. Gainera, uztailaren 6tik 8ra, 36 gazte eta hiru hezitzaile Madrilera joango dira. Ekainaren 17an, 18:00etan gazte txokoan, bilera egingo dute gurasoekin gai honi buruz hitz egiteko.
Bestalde, gazteek larunbatetan ordu eta gehiago irekitzea, sofa gehiago jartzea eta joko eta pelikula gehiago erostea eskatu dute asetasun inkestan.
Ikasturtea amaitzera doa eta ongi etorrien eta agurren garaia da. Erabiltzaile berriek zerbitzua ezagutzeko aukera edukiko dute. Ekainaren 12an Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak gazte txokora joango dira. 10:30ean Domingo Agirre ikastetxekoak eta 11:30ean Haztegi ikastolakoak. Ekainaren 19an DBH 4koen txanda izango da. Bukatzeko, ekainaren 29 eta 30ean 16 eta 18 urte bitartekoek proiektu amaierako irteera egingo dute.