Auzitegi Nazionalak ez ditu Espainiatik kanpo betetako zigorrak aintzat hartuko
Akusazio beragatik beste herrialde batzuetan betetako zigorrak aintzat hartuta askatasun eskaria aurkeztu zuten joan zen urtean ia 60 euskal presok. Eztabaida sortu zuen gaiak. Europak 2008an jarri zuen indarrean bere eremuko herrialdeetan arrazoi beragatik zigorrak errepika ez zitezen. Hala, Auzitegi Nazionalaeko epaileek zatituta erantzun zioten arauari. Lehen Sekzioak Carmen Gisasola presoaren askatasuna agindu zuen arazoaren 24an, Frantzian betetako 10 urtean aintzat hartu ondoren. Astebete geroago aske geratu ziren Santi Arrospide eta Alberto Plazaola arrazoi beragatik. Arrospide eta Plazaolarekin batera agindu zuen Auzitegi Nazionalak Pako Mujika ordiziar presoari ere Frantzian betetako urteak aintzat hartzeko. Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioak, ordea, Iñaki Bilbao presoaren auziaren aurrean ez zuen Europar Batasuneko zuzentaraua onartu.
Adostasunik ezean zigorrak aintzat ez hartzeaz Europako Auzitegiari galdetu ala ez ebatzi behar zuen Auzitegi Nazionalak. Zigorrak ez batzea erabaki dute, galdetzea baztertuta, 11-9 geratu da bozketa. Berria egunkariak jaso du berria.