Bihar goizeko seietan itxiko dituzte, eta astelehenen goizeko seietan ireki. Konponketak egin behar dituzte.

Beasain inguruan, N-I errepideko hainbat lotune konpontzeko lanak direla eta, bi bideadar erabat itxiko dituzte asteburuan: Antzizarko lotunea Beasainen (N-I-417-B-2-S bideadarra), N-I eta GI-632 errepidea lotzen dituena Zumarragako noranzkoan; eta GI-632 eta N-I lotzen dituena Gasteizko noranzkoan (N-I-417-B-2-E bideadarra).
Bihar goizean itxiko dituzte errepideak, 06:00etan, eta 48 orduz egongo dira itxita. Desbideratze guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo direla jakinarazi du Aldundiak.