Udal hauteskundeetako emaitzak ezagutu ondoren balorazioa egin du Zumarragako EH Bilduk, “badakigu dagoeneko datozen lau urteotan Zumarragako udal batzarra nola osatuko den eta Mikel Serranok, orain arte bezala, gehiengo osoz
Udal hauteskundeetako emaitzak ezagutu ondoren balorazioa egin du Zumarragako EH Bilduk, “badakigu dagoeneko datozen lau urteotan Zumarragako udal batzarra nola osatuko den eta Mikel Serranok, orain arte bezala, gehiengo osoz gobernatu ahal izango du. Beraz, gizalegeak eskatzen duen bezala, Mikel Serrano zoriondu nahi dugu”.
Euskal Herria Bilduk 974 boto lortu ditu Zumarragan udal hauteskundeetan, “ez dira espero genituen emaitzak. Sakon aztertuko ditugu, kritikoki eta zintzo, baina aurrera egiteko eta hobetzeko erregaia emango digu. Amesten dugun Zumarragara bidean jarraituko dugu, orain arte bezala lanean, kementsu eta irmo, Zumarragara aldaketa ekartzeko, Zumarraga zume berriz josteko, Zumarraga zume gorri, berde eta morez ehuntzeko”.
Eskerrak eman dizkiete botoa eman dieten 974 zumarragarrei eta programaren lanketan zein hautagaien hautaketan ekarpenak egin dituzten guztiei, “beraien botoaren eta laguntzaren indarrak ekarriko dutelako aldaketa Zumarragara”.
The post
Zumarragako EH Bilduk aldaketaren alde lanean jarraituko duela esan du appeared first on
Otamotz.