Gipuzkoako bertsolari txapelketako lehen kanporaketa fasea larunbateko Ataungo bi saioekin bukatuko da; 17 goierritar ari dira lehian.
Gemma Urteaga bertsolari beasaindarrak irabazi du Oñatiko arratsaldeko saioa.
Gipuzkoako bertsolari txapelketako lehen kanporaketa fasea bukaerara iristen ari da eta pasa den asteburuan jokatutako sei saioetako bat, Oñatiko arratsaldeko saioa, Gemma Urteaga beasaindarrak irabazi zuen. Saio berean, bigarrena, Endika Igartzabal gabiriarra izan zen.
Larunbatean Ataunen
Bi saio falta dira lehen kanporaketa fasea bukatzeko eta azken bi saio horiek Ataunen jokatuko dira larunbatean, 11:30ean eta 17:30ean, Herri Antzokian. Goizeko saioan, Txomin Azpiroz, Iñigo Gorostarzu, Jon Gurrutxaga, Oier Iurramendi, Imanol Lizarazu eta Unai Mendizabal lehiatuko dira. Arratsaldekoan, berriz, Asier Azpiroz, Gorka Etxeberria, Unai Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga,
Amaia Iturriotz, Iker Osa eta Aitor Urbieta.
70 bertsolari ari dira lehian eta 30ek eskuratuko dute bigarren fasera pasatzeko aukera. Goierriko 17 bertsolari ari dira nor baino nor eta azken bi saioen faltan, sei bertsolari daude lehen 30etan: Gorka Azkarate, Aratz Igartzabal, Gemma Urteaga, Aitor Irastortza, Antton Fernandez eta Endika Igartzabal.
Behin-behineko sailkapena
8. Gorka Azkarate.
14. Aratz Igartzabal.
15. Gemma Urteaga.
21. Aitor Irastortza.
23. Antton Fernandez.
26. Endika Igartzabal.
35. Gorka Maiz.
36. Maialen Akizu.
37. Eneko Araiztegi.
38. Jon Iturrioz.
41. Julen Agirre.
48. Asier Sasieta.
51. Mikel Iturriotz.
53. Odei Lopez.
54. Mikel Tapia.
56. Beñat Torres
65. Amaia Iturriotz (saio baten faltan).