Joste Egun arrakastatsua, Legazpin
Legazpiko Gure Esku Dagok Joste Eguna ospatu zuen igandean Euskal Herria plazan. Goizean oihal dantza (herriko dantzariekin), oihal jokoak (haurrentzat puzgarriak, besteak beste), oihalen edertzea (jostea eta aurkezpena) eta oihalen kalejira egin zituzten. Ondoren, herri bazkaria egin zuten. Txartelen salmentarekin ateratako irabazia, Saharara aitzurrak bidaltzeko erabiliko dute. Arratsaldean, dantzaldia egon zen.
Ekainaren 21ean, herrietan josi dituzten oihalak batuko dituzte hegoaldeko hiriburuetan. Arratsaldean, ekitaldiak egongo dira Anoetan, San Mames Barrian, Iruñeako zezen plazan eta Buesa Arenan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Legazpiko Gure Esku Dagok Kale Nagusian duen lokalean.