Gaur eguerdian egin dute zozketa udaletxean, eta hamabi sari zozkatu dituzte guztira
Beasaingo Udalak gaur eguerdian egin du dendak eta ofizioak lotzeko lehiaketaren zozketa. Loinatz jaiak hasi ziren egunean eman zitzaion hasiera lehiaketari, Jokin Telleria margolariak herriko ofizio tradizionalen egindako irudiak herriko 46 dendetako
erakusleihoetan ikusgai jarriz. Denda bakoitzeko ofizioa asmatu duten herritarren artean egin dute zozketa, eta hamabi sari zozkatu dituzte (50 euroko balioa dutenak). Zozketa bidez aukeratutako lau dendak emango dituzte sariak: Zubeldia harategia, Pergola lentzeriak, Fotoetxe eta Idoia Telleria ileapaindegia. Lehiaketan herritar ugarik hartu du parte.
Beasaingo ofizio eta dendak lotzeko zozketa egin da gaur udaletxean / I. Gurrutxaga
ZOZKETAREN SARIDUNAK
Zubeldia harategia. Label produktu sorta bat
- Mirari Bereziartu
- Marisol Aranburu
- Gotzon Kortaberria
Itziar Telleria ileapaindegia. Produktu sorta bat
- Agurtzane Agirre
- Gotzon Kortaberria
- Carmen Martinez
Fotoetxe. Argazki saio bat
- Irati Etxezarreta
- Aitor Larrañaga
- Olatz Aldasoro
Pergola lentzeria
- Esperanza Garrido
- Ane Unanua
- Marisol Aranburu