Beasaingo Murumendiko gurasoek ere planto egingo diote 3. mailako azterketari
Astelehenerako espero dute proba eta gurasoek erabaki dute haurrak ez eramatea. Astelehenean 19:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan.
Aurka egoteko arrazoi asko Gurasoek diotenez, azterketa horren aurka egoteko arrazoi asko daude: “Azken urteetan eta hilabeteetan, eta modu berezian azken asteetan, hezkuntza komunitate osoak argi utzi du azterketa hauen aurkako jarrera. Aurka egoteko arrazoi ugari daude: ez dago justifikazio pedagogikorik. LOMCEk derrigortzen duen moduan ziklokako antolaketa apurtuko da, ebaluaketa 4. mailatik 3. mailara pasatzean ez dute konparaketarako baliorik izango orain arte egindako azterketen emaitzek, honelako aldaketek dakarten inbertsioarekin noiz eta diru falta dagoen garai honetan, besteak beste”.Astelehenean elkarretaratzea Murumendiko gurasoen jarrerarekin bat egin dute Beasaingo gainerako ikastetxe gehienetako gurasoek ere. “LOMCEa denoi eragiten digun gaia” dela ulertzen dutelako eta probari planto egitea erabaki dutenei atxikimendua adierazteko elkarretaratzea egingo dute, astelehenean, hilak 8, Beasaingo plazan, 19.00etan. ‘LOMCErik ez!’ izango da elkarretaratzearen leloa.