Legazpiko Udalak Oilar Jokoan parte hartzera deitu du
Datorren ostegunean, 19:00etan, Oilar Jokoa egingo dute Legazpiko plazan. 12 urtetik gorako neska-mutikoek parte har dezakete. Legazpiko Udalak gaztetxoak parte hartzera deitu ditu, azken urteetan parte hartzaile kopuruak behera egin baitu. Oilar Jokoak tradizio luzea du eta udalak ez du galtzea nahi. Parte hartu nahi dutenek, hitzordura azaldu besterik ez dute egin behar.
Oilar Jokoa da garai bateko Korpus Zortzigarreneko egitarautik gordetzen den ekitaldi bakarra. XVIII. eta XIX. mendeetan herri askotan egiten zen, baina dagoeneko oso toki gutxitan egiten dute.
Garai batean oilarraren parera iristen zenak ezpatarekin lepoa moztu behar zion eta oilarra bera eramaten zuen etxera. Egun, oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan duen biribila egin behar du. Hori egiteko gai denak, 20 euro eramango ditu etxera. Betiko moduan, txistulariek Tranka-tranka doinua joko dute. Joko honetarako bakarrik jotzen dute.