Lehenengo saria Miquel Planells kataluniarrak jaso du; herriko saria Miguel Caverorentzat izan da eta Sari Berezia Javier Alonso zumarragarrarentzat.
Gaur iluntzean egin dute sari banaketa.
Ordiziako Ortzadar Argazki Elkarteak antolatutako Nikolas Lekuona IV. Estatu Mailako argazki lehiaketak baditu irabazleak. Gai librekoen atalean, lehenengo saria ‘Recuerdos’ argazkiaren irabazleak jaso du, Kataluniako
Miquel Planellsek. Bigarren saria Eibarko
Juan Antonio Palaciosentzat izan da ‘Fronton’ lanarengatik. Hirugarren saria ere Kataluniara joan da:
Isabel Ripollen ‘Escalera abstracta’ irudia izan da saritua.
Herriko Saria
Ordiziako argazkilarientzako sari berezia egoten da eta aurtengoan
Miguel Caverok jaso du, ‘El golpe’ argazkiarengatik.
Sari Berezia
Gaia jarritako argazkien atalean, argazki sortak nabarmentzen ditu Ortzadarrek. Aurtengo gaia, Industria Euskal Herrian izan da. Hiruko argazki sortak aurkeztu dituzte lehiaketara eta Zumarragako
Javier Alonso Vicenteri eman diote aurtengo saria.
Lehiaketara aurkeztuta lanen erakusketa ikus daiteke Barrena jauregiko erakusketa aretoan.