Zangozako (Nafarroa) Bi Haizetara euskara elkarteak antolatutako euskararen egunean izan dira Otsoak dantza taldeko 60 kide eta beste horrenbeste laguntzaile, kide gaztetxoenetatik hasi eta halduenak arte. Goizean eta arratsaldean egin zuten saioa ataundarrek, eta arratsalderako emanaldirako pertsonaia mitologikoak ere gonbidatu zituzten.
Hala, Jentilbaratza elkarteko kideen eskutik, ipuinak kontatu zituzten Zangozan, besteak beste Sanmartintxikik jentilei garia lapurtu zienekoa. Torto, Sanmartintxiki, Marimunduko Mari, Graziana, Zezengorri, Basajaun eta Akerbeltz ederki moldatu ziren Nafarroan herriko dantzariekin batera. Bi akelarre eskaini zituzten dantza taldeko kideek saioaren amaieran, Akerbeltzen begiradapean.
Jentilbaratza elkarteko kideek “izugarrizko eguna” igaro zuten larunbatean Zangozan, eta horregatik, eskerrak eman zizkien Otsoak taldeko dantzariei, laguntzaileei, Ataundik Nafarroara joan ziren herritarrei eta Zangozako Bi Haizetara euskara taldeari.