Zumarragako El Salvador gizarte etxeak eta Gure Txoko jubilatuen etxeak antolatuta, jubilatuentzako ekintzak izango dira Zumarragan etzi. Ariketa fisikoa bultzatzeko helburuarekin, psikomotrizitatea landuko dute Euskadi plazan, 10:00etatik 11:00etara. Yoga egiteko
Zumarragako El Salvador gizarte etxeak eta Gure Txoko jubilatuen etxeak antolatuta, jubilatuentzako ekintzak izango dira Zumarragan etzi. Ariketa fisikoa bultzatzeko helburuarekin, psikomotrizitatea landuko dute Euskadi plazan, 10:00etatik 11:00etara. Yoga egiteko aukera ere izango dute, leku berean, 11:00etatik 12:00etara. Oso eguraldi ona egiten badu Zelai Arizti parkean izango dira ekintzak.
Urtean zehar Gure Txoko elkartean egiten dituzte psikomotrizitate eta yoga ikastaroak, baina etzi kalera aterako dira, gainontzekoek ere egiten dutena ikus dezaten. Gainera, haurrak parte hartzera animatzen saiatuko dira, jubilatuen eta haurren arteko harremana indartzeko helburuarekin.
Jaialdia datorren astean
Datorren astean jarraituko dute jubilatuen ekintzek. Ekainaren 17an, asteazkenean, ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Zumarragako jubilatuek. Zelai Arizti aretoan izango da emanaldia, iluntzeko zazpietatik aurrera.
Euskal dantzak, sevillar dantzak, saloi dantzak eta jotak dantzatuko dituzte erakustaldian. Urtean zehar landutakoa herritarren eta senitartekoen aurrean erakusteko aukera izango dute jubilatuek. Sarrera doakoa izango da.
The post
Jubilatuek kalean egingo dute ariketa fisikoa etzi appeared first on
Otamotz.