Mejorar el servicio y vender más: estrategiak comerciales y lingüísticas hitzaldia egin du gaur Estitxu Garai publizitate adituak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Merkatariak izan ditu entzule. Euskaraz ez dakiten
Mejorar el servicio y vender más: estrategiak comerciales y lingüísticas hitzaldia egin du gaur Estitxu Garai publizitate adituak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Merkatariak izan ditu entzule. Euskaraz ez dakiten edo horrenbeste erabiltzen ez duten merktariak izan dira gehienak, ez denak. Izan ere, gaztelaniaz egin du hitzaldia merkatarioi euskararen erabilerak salmentan izan ditzakeen onuren berri emateko. Funtsean, euskararen balio sinbolikoa eta erreferentziala izan ditu hizpide. Biek euskararen karga edo konnotazioa gehiago saltzeko tresna gisa erabili daitekeela transmititu die Garaik. Euskarak gurean konfiantzazko hartu emanak bultzatu ditzakeela, enpatia, taldearekiko atxikimendua, bertakoari lotuago edo hurbiltasuna adierazten dituela berez. Guztiak dira, finean, bertako komertzioaren adierazgarriak. Horrenbestez, bertako merkataritzari estu lotu dakioko euskara. Zertarako? Gehiago saltzeko.
Bihar Estitxu Garairi egindako elkarrizketa Goierriko Hitzan
The post
Merkatariei hitzaldia eman die Estitxu Garaik appeared first on
Otamotz.