Lazkaon igandean izango da Dantzari Txiki Eguna
Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeak ekainera aurreratu du aurten Dantzari Txiki Eguna, orain arte irailean egin izan bada ere. Igandean ospatuko dute, egun osoan.Sei dantza taldek alaituko dute Lazkaoko herrigunea. Herriko Oin-Arinez gain, honakoak gonbid...
Sei dantza taldek alaituko dute Lazkaoko herrigunea. Herriko Oin-Arinez gain, honakoak gonbidatu dituzte: Aurtzaka (Beasain), Amets-Bide (Ordizia), Irrintzi (Zumarraga eta Urretxu), Berriztasuna (Portugalete), Amaiur (Iruñea) eta Gazte-Barri (Dima).
Dantzariei eta taldeetako kideei harrera 10:30ean egingo diete, Lazkaoko plazan. Hamaiketakoa banatuko dute han. Kalejira 11:00etan abiatuko da, hiru multzotan bereizita, beste horrenbeste auzunetara. 13:00etan atzera plazan elkartu, eta dantza-saio bateratua egingo dute. Bazkaria, 14:00etan, etxeetan eta elkarteetan emango diete.
Arratsaldean dantzaldia izango da, 17:00etan hasita, Jon Urbieta disko-jartzaile eta animatzaile donostiarrarekin.













