Hitzaldia Maite Iturralde arkitektoak egingo du, Igartubeitiko interpretazio zentroan.
![Igartubeiti baserriarekin antzekotasun handiak ditu Salete baserriak.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/06/4c72c94f-e204-41c6-8cb5-0d42d0f70ece.jpeg)
Igartubeiti baserriarekin antzekotasun handiak ditu Salete baserriak.
Igartubeiti da ziurrenik Ezkio-Itsasoko baserririk ezagunena. Bada herrian Igartubeitiren antzeko ezaugarriak dituen beste baserri bat ordea, hain ezaguna ez dena: Salete. Dolare baserriak dira biak. Etzi Salete baserria hobeto ezagutzeko aukera izango da.
Maite Iturralde arkitekto teknikoak Salete baserriaren inguruko hitzaldia egingo du lehenik, 11:00etan, Igartubeitiko interpretazio zentroan. Ondoren bisita gidatua egingo dute Salete baserrira. Ordu eta erdi inguruko bisita izango da. Bai hitzaldia eta bai bisita doakoak dira, eta euskara hutsean izango dira.