Itsasondoarrek Herri Egunaren bosgarren edizioa ospatuko dute
Herri Eguna gazteek antolatzen dute herritar guztientzat, herri izaera indartzeko helburuarekin
Itsasondoarrek Herri Egunaren bosgarren ekitaldia ospatuko dute bihar arratsaldean. Festa honen helburua herri izaera indartzea da. Itsasondoko Herri Eguna 16:30ean hasiko da, jolasekin. 18:30ean, berriz, poteo musikatua egingo dute. Iluntzean, 21:00etan, ogitartekoak jango dituzte gaztetxean. Bukatzeko, 23:00etan kontzertua egongo da. Haxotz, Botaik eta Koplaka taldeek joko dute. Jolasei dagokionez, «sorpresa» dira. Gazteek ez dute azaldu nahi nolakoak izango diren. Karteletan «ZentruaVs.Periferia» jartzen du eta gaia herrian zeresana ematen ari da. Herritarrek Goiko Kalekoak Beheko Kalekoen aurka arituko direla uste dute. Parte hartu nahi dutenek, oraindik izena emateko aukera dute. Horretarako, Kaxintane tabernara edo Lurdes janari-dendara jo behar dute.
Poteo musikatua
Poteo musikatuari dagokionez, urtero bezala, herriko elkarte ezberdinek parte hartuko dute. Izan ere, Herri Eguna gazteek antolatzen dute, baina herritar guztientzat. Gauean hiru taldek joko dute. Haxotz taldea Bilbokoa da eta Botaik eta Koplaka taldeak, berriz, Ordiziakoak dira.