Ordizian ere, erabakia ehuntzen
Ordiziako Gure Esku Dago herri ekimenak antolatuta, bigarren Ehuntze Festa egin dute Ordizian. Festa giroko ekitaldia izan da, eta oihalak josteaz gain, Burrunbazale txarangaren doinuak, umeentzako ipuin kontalaria eta Botaik taldearen kontzertua izan dituzte. Donostiko ekitaldirako sarrerak eta kamisetak ere saldu dituzte plazan.
Hilaren 20an Donostian osatuko duten “hautestontzi erraldoia” osatzeko oihal zatiak josten aritu dira plazan; oihal horiek, herritarrek aurrez idatzitako mezuak daramatzate. Hala, gaur Ordizian jositako oihal zatia Donostiara eramango dute.
Sarrerak oraindik erosi ez dituztenek, Mujika liburudendan eta Olano tabernan ere izango dute horretarako aukera.