Aitor Gonzalezek irabazi du Ataunen elite mailako Euskadiko Txapelketa
Gaur goizean jokatu da Ataundik abiatuta 51. San Martin txirrindulari proba Agauntza kirol elkarteak antolatuta. Txirrindulariak goizeko bederatzietan irten dira Ataundik eta 136 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute. Euskadiko Txapelketa jokatu da lasterketarekin.
Hala, Ampo taldeko Aitor Gonzalezek lortu du txapeldu titulua elite mailan eta Caja Ruraleko Josu Zabalak 23 urtez azpikoena. Txirrindulariek Urkillagako gaina (71,2km), Abaltzisketa (103,1km), Larraitz (104,6 km) eta berriz ere Urkillaga gainditu behar izan dituzte. Azken igoeran egin du aurrera Aitor Gonzalezek eta horri esker garaipena eskuratu du Ataungo helmugan.
Elite mailako sailkapena
- Aitor Gonzalez (Ampo). 3:13:53
- Mikel Elorza (Ampo). 8 segudora
- Egoitz Fernandez (Euskadi)
- Josu Zabala (Caja Rural). 3:14:01
- Gotzon Udondo (Baqué-Campos). 16 segundora
- Iker Azkarate (Caja Rural) 19 segundora.