Felix Urkola izendatu dute Lazkaoko alkate
Goizean goiz egin dute Lazkaon udal osaketarako osoko bilkura. Azeari Andonegik (EH Bildu), lau urtez alkate izan denak, Felix Urkolari (EAJ) pasa dio lekukoa. Batzar nagusia jendez beteta zela, bozketa egin duten zinegotziek alkatea aukeratzeko. EAJko zazpi zinegotzien babesarekin aukeratu dute Urkola alkate; EH Bilduk sei izango ditu.
Eskerrak eman dizkie herritarrei Azeari Andonegik eta baita lau urteotan ondoan izan dituenei ere. Oposiziotik bada ere “alternatiba eraikitzen” jarraituko dutela esan du alkate ohiak. Urkolak, bere aldetik, ondoan izango dituen EAJko ziengotziei eta babesa eman dien herritar guztiei eskerrak ematearekin batera, udal taldeari “ereduz” jokatzeko deia egin die. “Momentu zail asko bizi izan ditugu eta elkarbizitzarako garaia da. Horretarako mahai honetan eseri garen guztiok eredu izan behar dugu”, esan du.
Felix Urkolarekin batera, Ana Irastortza, Aitor Alguna, Begoña Bueno, Iñaki Estensoro, Amaigoia Naldaiz eta Jabier Arrasatek osatuko dute EAJren udal taldea. Azeari Andonegi, Joseba Hernandez, Maria Antonia Zufiria, Imanol Aran, Leire Mendia eta Urtzi Iruin izango dira EH Bilduk seiak.
Gaur eguerdian izango dira Goierriko herri gehienetan udal osaketarako osoko bilkurak.