Hegialde jaietan murgilduta
Legazpiko auzoan ekitaldi ugari izango dira gaur eta bihar
Atzo hasitako jai-egitarauarekin jarraituko dute gaur eta bihar Legazpiko Hegialde auzoan. Goizeko 10:00etan diana joko dute eta 10:30ean haur parkea irekiko dute. 11:00etan kempo kai erakustaldia egongo da frontoian, 13:00etan Alaitasuna errondailak joko du eta 14:30ean paella jana egingo dute. 15:30ean, helduek mago baten ikuskizunaz gozatuko dute eta haurrentzako jolasak egongo dira. 16:00etan xake txapelketa jokatuko dute, 16:30ean haurrentzako parkea irekiko dute, 18:00etan Korosti dantza taldearen saioa egongo da, 19:30ean garagardoa eta gazta dastatuko dituzte, 20:00etan bertso-triki-poteoa hasiko da eta 21:00etan tortila lehiaketa egingo dute. 23:00etan Samba de Zanga taldeak joko du eta 01:00ean Governors taldeak eta 05:00etan zezen mekanikoa egongo da.
Hegialde auzoko jaiak bihar bukatuko dira. 10:30ean meza egongo da eskolan, 11:00etan auto telegidatuak egongo dira, 13:00etan apar festa egingo dute eta 13:30ean pintxo-potea hasiko dute. 15:00etan free-ride erakustaldia egongo da Urtatzan, 17:30ean haurrek zumba dantzatuko dute, 19:00etan herri kirolak egingo dira eta 20:15ean asto lasterketa hasiko da. Azkenik, 21:30ean dantza erakustaldia egongo da eta 23:30ean, jaiei amaiera emango dizkieten su artifizialak.