Gaur amaituko dira Hegialdeko jaiak
Su artifizialekin itxiko da Legazpiko auzoko jai-egitaraua
Azkeneko egunean sartu dira Hegialdeko jaiak Legazpin. Goizeko 10:30ean meza egongo da Domingo Agirre eskolako aretoan, 11:00etan auto telegidatuak egongo dira, 13:00etan apar festa egingo dute eta 13:30ean pintxo-potea hasiko dute. 15:00etan free-ride erakustaldia egongo da Urtatzan, 17:30ean haurrek zumba dantzatuko dute, 19:00etan herri kirolak egingo dira eta 20:15ean asto lasterketa hasiko da. Azkenik, 21:30ean dantza erakustaldia egongo da eta 23:30ean, su artifizialekin agurtuko dira aurtengo jaiak.