Zaparradak Urretxu eta Zumarragako kaleak urez bete ditu
14:30ak aldera sekulako zaparrada bota du Urretxu eta Zumarragan eta herriko hainbat kale urez estali ditu. Zumarragan, trintxera, Elizkale eta Iparragirre kalea izan dira kaltetuenak eta Urretxun Labeaga eta Ipeñarrieta. Ura atari eta lokal batzuetan sartu da.