Herriarteko pilota txapelketatik kanpo geratu da Beasain
Beasain Herriarteko esku-huskako Gipuzkoako txapelketatik kanporatu du Azpeitiak. Joan den ostiralean jokatu ziren Antzizarren final laurdenetako itzuliko partidak, eta joanekoetan bezalaxe, Azpeitiak hiru norgehiagoketatik bi irabazi zizkion Beasaini....
Beasain Herriarteko esku-huskako Gipuzkoako txapelketatik kanporatu du Azpeitiak. Joan den ostiralean jokatu ziren Antzizarren final laurdenetako itzuliko partidak, eta joanekoetan bezalaxe, Azpeitiak hiru norgehiagoketatik bi irabazi zizkion Beasaini. Kanporaketa 4 eta 2 bukatu da Azpeitiaren alde.
Kimuen partidako emaitzak lehendik zaila zegoena are gehiago zaildu zuen, 1-22 galdu baitzutan beasaindarrek. Gazteetan, berriz, 22-6 gailendu ziren etxekoak, eta hirugarren eta azken partida erabakigarrian 16-22 galdu zuten Beasaingo pilotari seniorrek.
Goierri ordezkaririk gabe
Beasaingo taldea kanporatuta, Goierri ordezkaritzarik gabe geratu da Herriartekoan. Esku huska Zumarraga, Ataun eta Beasain aritu dira lehian, eta palan Ordizia, Lazkao eta Olaberria.













