Aita Donostiaren lanak kantatuko dituzte ahots zuriko bost koruk Antion
Antigua Abesbatza lehiaketak 17. ekitaldia du larunbatekoa. Antioko baselizan jokatuko da txapelketa aurten. Gernikako koru batek eta Espainiako lauk hartuko dute parte, ahots zuritanTxandakatu egiten dituzte Antigua Abesbatza lehiaketan bizirik dauden...
Antigua Abesbatza lehiaketak 17. ekitaldia du larunbatekoa. Antioko baselizan jokatuko da txapelketa aurten. Gernikako koru batek eta Espainiako lauk hartuko dute parte, ahots zuritan
Txandakatu egiten dituzte Antigua Abesbatza lehiaketan bizirik dauden musikagileen lanak eta dagoeneko bizirik ez daudenenak. Aurten, Aita Donostiaren (Donostia, 1886-1956) piezak kantatu beharko dituzte txapelketan parte hartuko duten bost abesbatzek. Lehiaketa larunbatean jokatuko da Antioko baselizan, 17:30etik aurrera.Ahotsak ere txandakatzen dituzte Zumarragari hastapenetatik estu-estu lotu zaion lehiaketan. Oraingoan, ahots zurien txanda da. Ahots zuriak gizonezkoenak bakarrik edo emakumezkoenak zein haurrenak izan daitezke. Gizonezkoen korurik ez da aurkeztu aurtengo lehiaketara eta parte hartuko duten guztiak andreek, gazteek edo haurrek osatutakoak izango dira.
Gernikako (Bizkaia) Gaudeamus korua, Tomellosoko (Gaztela-Mantxa) Kontserbatorioko emakumezkoen korua, Enchiriadis Zaragozako (Aragoi) korua, Antara abesbatza Manuel de Falla udal kontserbatorioko korua (Alcorcon, Madril) eta Burgosko (Gaztela eta Leon) Orfeoiaren gazte abesbatza izango dira partaideak.
Eva Ugalde musikagile eta Antio Abesbatza Lehiaketako antolatzaileak gazteen koruak bogan daudela esan du: «Burgosko abesbatza adibide bat da. Haurren korutik datoz, haur berak koskortu eta gazteen korua osatu dute. Albiste ona da abesbatzei jarraipena eman ahal izatea». Iñaki Carcamo antolatzaileak bost taldeen maila «oso altua» dela gehitu du.
Talde guztiek Aita Donostiaren pieza bana kantatu beharko dute: Ugaldek esan duenez, «koru bakoitzak guk aukeratutako sortatik hautatu du kantatuko duen pieza. Lehiaketaren programa anitza da, Aita Donostiaren lana halakoa baita».
Lehiaketa ikustera joateko doaneko autobus zebitzua jarriko du Zumarragako Udalak. Autobusa 17:00etan abiatuko da Elizkaletik.