‘Koka-kola eta barea’ antzezlanak errepaso umoretsua egiten dio euskal kantagintzari, Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreen eskutik .Ordiziako Barrena kultur etxean eskainiko dute bihar
Euskal Herria aldenik alde zeharkatzen ari dira Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreak, Koka-Kola eta barea antzezlanarekin. Euskal kulturgintza eta kantagintza aldarazi zituen Ez dok 13 mugimendua oinarri hartuta, kantua eta umorea uztartzen dituen antzezlana osatu dute. Bihar Ordizian izango dira, Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako emanaldian.
Asier Sotak zuzentzen duen obra hau, Xabier Etxaniz Rojo idazlearen ideia batean oinarrituta dago. Ray eta Nik kantautoreak dira protagonista. Xentimorik gabe obrarekin hasitako bidea jarraituz, euskal kantagin- tzan merezi duten lekua aldarrikatzen jarraitzen dute biek. Izan ere, lehen obran nazioarteko kantarien musika hizpide izan zuten moduan, orain «euskal kantagintzaren benetako historia» kontatu eta kantatu nahi dute ikuskizun berri honetan. Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo edota Benito Lertxundi izan ziren Ez dok 13 mugimenduko izenik ezagunenak, baina artista horien arrakasta, beraiek emandako aholkuen eta laguntzaren ondorio dela defendatzen dute Ray eta Nik kantariek.
Ordizian eta ZumarraganKoka-Kola eta barea antzezlanaren dozenaka emanaldi egin dituzte dagoenko Agirrek eta Tolosak. Tour berezi honek, hainbat geldialdi izan ditu Goierrin. Iazn Antzerki Garaia zikloaren barruan eskaini zuten, Beasainen. Aurten berriz, emanaldi bana egingo dute Ordizian eta Zumarragan.
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatu du Ordiziako saioa. Bihar iluntzean izango da, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Baina Ordiziako saioaz gain, Goierrira beste bisita bat ere egingo dute datozen hilabeteetan. Izan ere, urriaren 2an, Zumarragako Zelai Arizti aretoan eskainiko dute antzezlana, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Antzerki Denboraldiaren barruan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.