Legazpiko armen alardean 115 lagunek parte hartuko dute
Alardea asteartean izango da, San Joan bezperan. Parte hartzaileak 18:30ean elkartuko dira Laubide kalean, Maiatza tabernaren parean. Bi konpainiak (Urtatza eta Plazaola) 19:00etan abiatuko dira. Ibilbide hau osatuko dute: Laubide, San Inazioko dorrea, Santikutz egoitza, Juanastegi, Aiztonaga, Bikuña jauregia, Bikuña-enea, Plazaola, Nafarroa eta Euskal Herria plaza. Bidean geldialdiak egingo dituzte deskargak egiteko. Plazara 20:15ean iritsiko dira. Alkateak ongi etorria egingo die eta lista pasako du. Azken deskargaren ondoren, gizarte zentrora joango dira mokadutxoa jatera. 115 parte hartzaileetatik, 55 eskopetariak izango dira, 41 musikariak eta gainontzekoak banderadunak, kartutxo banatzaileak eta laguntzaileak.