Musti Mujikaren omenez, futbol txapelketa bihar jokatuko dute Argixaon
Juan Mari Mujika Izagirre Musti Realeko futbolari ohia hil zela 11 urte bete ziren, jaian. 2004ko ekainaren 14an hil zen, hiru urte lehenago istripu bat izan ostean. Zaintza gastuetan laguntzeko, Realeko eta
The post Musti Mujikaren omenez, futbol txapelketa bihar jokatuko dute Argixaon appeared first on Otamotz.
Juan Mari Mujika Izagirre Musti Realeko futbolari ohia hil zela 11 urte bete ziren, jaian. 2004ko ekainaren 14an hil zen, hiru urte lehenago istripu bat izan ostean. Zaintza gastuetan laguntzeko, Realeko eta Real Madrileko beteranoek 2003ko azaroan dirua biltzeko futbol partida bat jokatu zuten. Zazpi hilabetera hil zen.
Haren omenezko futbol txapelketak gaurdaino iraun du. Bihar jokatuko da XI. Beteranoen Oroimenekoa, 11:30ean hasita, Argixaon. Realeko eta Urolako jokalari izandakoek jokatuko dute, 11ko taldeetan.
Beteranoek 30 minutuko bi zatiko partida jokatuko dute, tartean 10 minutuko atsedenaldia hartuta. Ondoren, 12:45ean, Mujikaren oroimenez ekitaldia eta sari banaketa egingo dituzte.
Izar zaharrak Argixaon
Musti Mujikak 171 partida jokatu zituen Realarekin, 1985etik 1990era. A Coruñako Deportivora joan zen orduan, 1. Mailara igo eta 1993ra arte jokatzeko. Alavesen bukatu zuen ibilbidea, 2.Bn.
Harekin ibili ziren asko etorri izan dira Zumarragara, geroz. Iaz Realak irabazi zuen txapelketa (3-2). Fuentes, Orbegozo, Roteta, Loinaz, Iturrino, Gurrutxaga, Uria… izan ziren.
Etzi, ohorezko sakea Jon Plazaola aktoreak egingo du. Realeko nesken taldeko jokalariak ere gonbidatu dituzte. Jendeari joateko eskatu dio Musti Taldeak.
The post Musti Mujikaren omenez, futbol txapelketa bihar jokatuko dute Argixaon appeared first on Otamotz.