Bihar hasiko dira San Joan festak Olaberrian, eta datorren asteazkenera arte luzatuko dira.
Gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari itzulia etzi egingo dute Olaberrian. / Asier Zaldua
Olaberritarrek San Joan jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera. Egitarauan ez dago berrikuntza handirik, Olaberriketan euskara elkarteak herriko haurrentzat antolatu duen
oka jolas erraldoitik harago. Izan ere, olaberritarrek ez dute berrikuntza premiarik: San Joan jaietan herri handiagoetan ere nekez ikus daitezkeen ekitaldiez goza daiteke. Horietako bat, gazte mailako
Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia da.
Urtero etapa bat Olaberrian hasi eta bukatzen da. Aurten, bigarrena izango da: larunbatekoa. Txirrindulariak 10:30ean irtengo dira plazatik eta 12:00ak aldera helduko dira helmugara. 75 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Bost mendate igoko dituzte: Lierni (bi aldiz), Gabiria eta Olaberria (bi aldiz). Ostiraleko etapa (erlojuaren aurkakoa) Aian izango da, igandekoa Andoainen eta astelehenekoa Tolosan.
Pala txapelketa, haurrentzako jolas parkea eta afariak ere goi mailakoak izango dira. Pala txapelketari dagokionez, Olaberrian zaletasun handia dagoela kontuan izan behar da. Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, herri mailako pilota txapelketaren ondoren. Hau 10:30ean hasiko da.
Bestalde,
afari bikainak egingo dituzte: ostiralean Aitor Furundarenarekin kantu afaria egingo dute, larunbatean arkume txuletatxoen parrilada egingo dute eta asteartean Eusko Label oilaskoak eta Gernikako piperrak jango dituzte. Gainera, San Joan egunean hamaiketakoa egingo dute Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Haurrentzako ekintzak
Haurrentzako jolas parkeari dagokionez, astelehenean muntatuko dute. 11:00etan eta 15:00etan irekiko dute. Gainera, 15:00etan haurrek bazkaria egingo dute eta 19:30ean
apar festa egongo da. Haurrentzako beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte: larunbatean pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte eta zaldi gainean paseatzeko aukera edukiko dute, asteartean oka jolasa izango dute eta marrazki lehiaketako sariak banatuko dira eta asteazkenean bola txapelketa jokatuko dute eta Bordetxe abere zirkuarekin gozatuko dute.
Aipatzekoa da ere Olaberrian
su-festa antolatzen dutela urtero. San Joan gauean, sua pizteaz gain, zerua kolorez betetzen dute. Aurtengo su-festa Pirotecnia Zaragozana etxeak eskainiko du.
EGITARAUA:
Bihar
20:30. Kantu afaria Aitor Furundarenarekin, Arkupe tabernan.
Etzi
10:00. Gazte mailako 15. Gipuzkoako Txirrindulari itzulia.
10:30. Herri mailako San Juan piltota txapelketako finalak. Ondoren, 30. Arkupe gomazko paleta txapelketa.
18:00. Zaldi gainean paseoak.
21:00. Arkume txuletatxoak parrilan. Ondoren, Alma Tapatia mariatxi saioa. ekainak 21, igandea
10:00. Gipuzkoako bola txapelketa.
Ekainak 22, astelehena
11:00 eta 15:00. Jolas parkea.
13:30. Haurrentzako bazkaria.
19:30. Apar festa.
Ekainak 23, asteartea
16:30. Pregoia, txupinazoa, buruhandiak eta trikitilariak. Ondoren, oka jolas erraldoia.
18:30. Marrazki lehiaketako sari banaketa.
19:00. Loreak bedeinkatzea elizako atarian.
19:30. San Joan zuhaitza zutitzea.
20:00. Rockalean txaranga.
20:30. Eusko Label oilaskoa eta Gernikako piperrak.
20:30. San Joan sua, dantzari eta txalapartariekin.
23:30. Su festa, Pirotecnia Zaragozana su etxearekin. Ondoren, dantzaldia Rockalean txarangarekin.
Ekainak 24, asteazkena
10:00. Gaztetxoen bola txapelketa.
11:00. Meza, Zeba abesbatzak lagunduta.
12:30. Hamaiketakoa. Ondoren, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariak.
17:30. Herri kirolak: aizkora (Auzmendi eta Nazabal) eta trontza.
18:00. Bordetxe abere zirkoa.