Txindata musika eskolaren kontzertua, Betiko Market Azoka, Giranice taldearen kontzertua eta beste hainbat ekintza izango dira.
Giranice taldeak kontzertua emango du larunbatean, ‘Ur’ diskoa aurkezteko.
Ekain kulturala aurrera doa Ormaiztegin, eta asteburua ekintzaz beteta dator. Larunbat arratsaldean, esaterako,
Betiko Market azoka izango da Ormaiztegiko plazan. Artisten negozio txikiak eta ekintzaileak sustatzeko helburua du azoka honek. Azokan bertan, Giranice taldeak
Ur diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du larunbatean, 20:00etan.
Datorren astean zehar hainbat tailer izango dira. Batetik, astelehenean,
lore koro tailerra antolatu dute. Buruko apaingarri gisa balio duten lore koroak egiten ikasiko dute bertan, 19:00etatik aurrera.
Haurrentzako fondant tailerra
Haurrentzako, berriz, fondant tailerrak izango dira Aintziñe okindegian. Ekainaren 23an eta 25ean 4-7 urte bitarteko haurrentzat izango da fondant tailerra, eta ekainaren 24ean eta 26an 8-12 urteko haurrentzat. Tailerren batean parte hartzeko
kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidean izena eman behar da.
Datorren asteburuan amaituko da ekain kulturala, Igartza arku tiraketa taldearen erakustaldiarekin.
Ekain kulturalaren egitaraua:
Ekainak 19, ostirala:
-19:00. Txindata musika eskolako ikasleen kontzertua, elizako atarian.
Ekainak 20, larunbata:
-16:00. Saskibaloia 3×3, Ibaialde kaleko saskibaloi pistan.
-16:00. Goierriko eskolaumeen eskupilotako finalerdiak, Zubipe kiroldegian.
-16:30-20:30. Betiko Market azoka, plazan.
-20:00. Giranice taldearen Ur diskoaren aurkezpen kontzertua.
Ekainak 22, astelehena:
-11:30. Ipuin kontalaria, liburutegian. 5-10 urteko haurrentzat.
-19:00. Lore koro tailerra, udaletxepeko aretoan.
Ekainak 23, asteartea:
-20:00. Tantaia jartzea eta San Joan sua piztea.
Ekainak 27, larunbata:
-17:30. Igartza arku tiraketa taldearen erakustaldia, Urbeltz pilotalekuan.