Banatu dituzte AEK-ren txiste eta pasadizo lehiaketako sariak
Goiztiri AEKren blogean irakur daitezke.
Goiztiri AEK euskaltegiak atzo banatu zituen XXIV. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketako sariak, Ordiziako Barrena jauregian egindako ekitaldian. Sari nagusia, AEK-ko ikasle talde batek jaso du. Sariak jasotzeaz gain, beraien txisteak ere irakurri zituzten parte-hartzaileek.
Lehiaketako lehen saria, Ordiziako goizeko A1 taldeak irabazi du, Asto azkarra lanarekin. Bigarren saria, Xanti Mendizabal ordiziarrarentzat izan da, Patatak erostera lanarekin. Hirugarren saria berriz, Ordiziako C1 taldeak eraman du, Erretzaileak lanari esker. Txiste eta pasadizio guztiak,