Legazpiko gobernu talde berriak udaletxeko balkoiko pankartak kendu ditu
EAEko Auzitegi Nagusiaren epai batek Presoak Etxera aldarrikapena egiten duen pankarta kentzeko agindu zuen agindu zuen. Auzia 2012tik dator, urte hartan Estatuko Administrazio Orokorrak Legazpiko Udalaren aurkako salaketa jarri baitzuen. Iaz, EAEko Auzitegi Nagusiak Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa aintzat hartu zuen eta udalari pankarta kentzeko eskatu zion. Bestalde, gobernu taldeak “Euskaraz bizi nahi dut” dion bandera tokiz aldatu du: udaletxearen sarreran jarri du.