Ekain kulturala ospatzen ari dira. 20:00etan Giranice taldearen kontzertua izango da.
Ekain kulturalean murgilduta daude Ormaiztegin. Atzo Txindata musika eskolako ikasleek kontzertua eman zuten. Gaur, berriz,
3×3 saskibaloi partiduak jokatu dituzte herriko gaztetxoek Ibaialdeko pistan. Hamabost bat gazte elkartu dira, eta giro ederrean aritu dira.
Plazan, bestalde,
Betiko Market artisau azoka jarri dute. Artisau negozio txikiak eta ekintzaileak bultzatzea da azokaren helburua. Hamar bat postu jarri dituzte plazan eta elizako arkupeetan: arropa, poltsak, apaingarriak… denetik ikus daiteke, 20:30 arte.
Gainera, 20:00etan, azokaren barruan,
Giranice taldeak Ur diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du.