Haurren marrazki lehiaketa eta sukaldaritza txapelketa egin dituzte goizean.
Sukaldaritza lehiaketa Otegienea-Majori auzoan. / Maialen Igartua
San Joan jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Otegi enea-Majori auzoan. Atzo bota zuten suziria eta asteartean amaituko dituzte jaiak. Gaur goizean haurren marrazki lehiaketa eta gastronomia lehiaketa egin dituzte. Lauzpabost bikote elkartu dira gastronomia lehiaketan, eta haragi bolak prestatu dituzte.
Haurrentzako apar festa eta mozorro lehiaketa izango dira arratsalde partean.
Bihar eta asteartean jarraituko du festak; zaindariaren egunaren bezperarako, San Joan sua eta su festa antolatu dituzte, besteak beste.
Zapatarin, Arrondon eta Telleriarten ere festak
Sanjoanetan Goierriko txoko askotan izaten dira festak. Seguran eta Olaberrian, esaterako, baina baita auzoetan ere.
Auzoetako festetan ere egitarau oparoak dituzte. Otegienea-Majori auzoaz gain,
Beasaingo Zapatari kalean, Ataungo Arrondo auzoan eta Legazpiko Telleriarten ari dira San Joan festak ospatzen.