Gaur goizean Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatu dute Argixaon. Ohorezko sakea Jon Plazaola aktore urretxuarrak egin du. Plazaola Urolako jokalaria izan zen eta Musti entrenatzaile izan zuen. Ohi bezala, bere
Realeko eta Urolako beteranoak, partida amaitu ondoren. / Maialen Igartua
Gaur goizean Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatu dute Argixaon. Ohorezko sakea Jon Plazaola aktore urretxuarrak egin du. Plazaola Urolako jokalaria izan zen eta Musti entrenatzaile izan zuen. Ohi bezala, bere oroimenezkoan Urolako beteranoek Realeko beteranoen aurka jokatu dute. Realarekin Bittor Alkizak, Juanan Larrañagak, Luis Perezek, Lutxo Iturrinok eta Jokin Uriak jokatu dute, besteak beste. Partida
Realak irabazi du, lau eta huts.
Partida amaieran trofeoak eman dizkiete bi taldeetako ordezkariei, eta Musti taldeak
oroigarriak banatu dizkiete Jon Plazaolari, Nerea Gabilondo Realeko jokalariari, Rosa Mari Izagirre Mustiren amari, Idoia Agirre Realeko jokalariari, Nekane Soria Realeko kontseilariari, Carlos Martinez Realeko jokalariari eta partidako arbritoei.