Aste Santuko taldeak irakurri du pregoia. Astebetez, egunero izango dira ekintzak Seguran.
Jaien hasierako suziria botatzen. / Maialen Igartua
Hasi dira San Joan jaiak Seguran. Eguerdian elizatik plazaraino jaitsi dute pertza, barazkiz eta oilaskoz beteta, ohiturari jarraituz.
Pregoia, berriz, Aste Santuko taldeak irakurri du. Urtez urte ohitura zaharrak erakusteko egindako lana eskertu nahi izan die udalak. Behin pregoia irakurrita suziria bota dute, eta haurrek fideoak jaurti dituzte balkoitik.
Plaza jendez bete da pertzaren jaitsiera ikusteko. Bestalde, pregoiaren ondoren segurarrek
manifestazioa egin dute herriko tabernen aurkako auziaren aurka.
Segurako Elorri elkartea da Espainiako Estatuak konfiskatuko duenetako bat.
Astebetez luzatuko dira jaiak.
Datorren ostiralera bitartean Segurako festek ez dute atsedenik izango (egitaraua). Arratsaldean San Joan txirrindulari proba izango dute, baita
Xepeño Agirre bolariari omenaldia ere. Iluntzean, berriz, kuadrillen arteko kantu lehiaketa izango da plazan. Izan ere, aurten lehen aldiz
kuadrillen arteko lehiaketak antolatu dituzte, gazteen arteko harremanak indartzeko.