Elkarretaratzea deitu dute ArcelorMittaleko lan istripuagatik
Zumarragako ArcelorMittalen langile baten heriotza eragin duen lan istripu larria salatzeko elkarretaratzea deitu du Urretxu-Zumarragako Langileriak. Elkarretaratzea bihar izango da, ostiralarekin, 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Deialdia babestu dute: LAB, ELA, Gazte
Zumarragako ArcelorMittalen langile baten heriotza eragin duen lan istripu larria salatzeko elkarretaratzea deitu du Urretxu-Zumarragako Langileriak. Elkarretaratzea bihar izango da, ostiralarekin, 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Deialdia babestu dute: LAB, ELA, Gazte Asanblada, Ernai, Gazte Komunistak, EH Bilduk eta Irabazik. Lema: Prekarietatea hiltzailea! Noiz arte?