Beasaingo Igartzako jauregian egingo du aurkezpena 19:30ean. 'Jose Mujica Cordanoren euskal familia XVI-XIX. mendeetan' liburuan jaso du ikerlana.
Mikel Prietoren ‘Jose Mujica Cordanoren euskal familia XVI-XIX. mendeetan’ liburua.
Beasaingo Astigarreta auzoko Muxika baserria ezaguna egin da azken aldian Uruguiako presidente ohiaren sustraiak bertan daudelako. Mikel Prietok egindako ikerketari esker iritsi dira Mujicaren jatorrira. Ikerketaren emaitza
Jose Mujica Cordanoren euskal familia XVI-XIX. mendeetan liburuan jaso du orain Prietok.
Beasain aukeratu du Prietok liburuaren aurkezpen ofiziala egiteko. Bihar egingo du Prietok aurkezpena Igartzako jauregian, 19:30ean. Beasaingo Udalaren laguntzarekin argitaratu du Prietok liburua eta biharko eta igandeko aurkezpenetan erosteko aukera egongo da, baita Mirentxu liburudendan ere.
Maiatzaren 19an Jose Mujica Astigarretara eta Gipuzkoara etorri zenean, Prietok egindako arbola genealogikoaren kopia bat eman zion opari Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Igandean Astigarretan
Astigarretarrekin harreman zuzena izan du Prietok liburua egiten ari zen bitartean. Igandean, 11:30ean, Astigarretako Astauzel elkartean auzotarrekin elkartuko da ikerketan zehar jaso dituen datuen berri emateko.