Tantaka hasiko dira bihar Santa Isabel jaiak, egutegiak hala behartuta
Zumarragako Santa Isabel jaien egitaraua luze dator aurten. Egutegiaren haritik bihar hasi eta hurrengo asteburuaren amaierara arte zabalduko da festa giroa. Santa Isabel eguna, uztailak 2, ostegunean egokitu da eta
Zumarragako Santa Isabel jaien egitaraua luze dator aurten. Egutegiaren haritik bihar hasi eta hurrengo asteburuaren amaierara arte zabalduko da festa giroa. Santa Isabel eguna, uztailak 2, ostegunean egokitu da eta aurretik zein ondorengo egunak hartuko dituzte jaiek.
Lehenengo asteburuan Zumarragako X. Pintxo Lehiaketa eta haur danborrada izango dira hitzordu nabarmenenak, besteak beste. Pintxo lehiaketan nahieran arituko dira tabernariak, udazkeneko lehiaketako odolkiak ezartzen dien mugarik gabe, alegia. Zumarragako hamabost tabernek parte hartuko dute: Alaska, Alexander, Arkupe, Berri, Bidezar, Bordatxo, Hirukia, Iburreta, Kakueta, Kortaberri, Monterrey, Saski, Txanpon, Xaloa eta Ziaboga. Bihar eta etzi artean jokatuko da lehiaketa.
Etzi musikari lekua egingo dio egitarauak eta Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleen kontzertua nahiz Goiargi abesbatzarena izango dira. Igandearekin, artisautza feria eta alkate txikiari agintaritza ematea izango dira eguneko nabarmenenak. Agintaritza ematearekin batera, arratsaldeko danborradak lehenengo danborrak dantzan jarriko ditu haurren eskutik.
Asteburua amaitu eta Santa Isabel egunaren atarikoak haurrei zuzendutako ekintzekin beteko dituzte: txu-txu trena, apar festa eta puzgarriak. Ilunabar literarioa piztuko dute ekainaren 30eko iluntzean eta biharamunean jaiei hasiera ofiziala emango diote pregoiarekin. Gauean, The Northagirres bertako taldeak joko du plazan.
EGITARAUA:
- BIHAR:
– 19:00-21:00. X.Pintxo Lehiaketa - ETZI:
– 10:00. Autodefentsarako tailerra, jubilatuen egoitzan.
– 12:00-21:00. Kar elkarteak antolatuta irrati emanaldiak Antioko zelaitik.
– 12:00-14:00/19:00-21:00. X. Pintxo Lehiaketa.
– 13:00. Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleen kontzertua. Areizaga-Kalebarrenen.
– 16:30. Pilota txapelketako final erdiak. Beloki frontoian.
– 18:00. Sun magoa. Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 5 euro.
– 19:30. Goiargi abesbatzaren kontzertua. Mertzedariar lekaimeen elizan. - IGANDEA:
– 09:30. Antxiñako Ama txistulari taldearen kalejira.
– 10:30-14:30. Artisautza feria. Euskadi plazan.
– 11:30. Alkate txikiari agintaritza ematea. Udaletxean.
– 11:45. Pintxo lehiaketako sari banaketa.
– 13:30. Zumarragako Musika Bandaren kontzertua.
– 17:30. Haur danborrada.