Goierrin 29 lanpostu galduko dira. Herriko tabernen "lapurreta" ekidin eta beraien lanpostuak defendatzeko eskatu diete ordezkari politikoei
‘Herriko tabernetako’ langileek agerraldia egin dute Beasaingo Lanbideren bulego aurrean.
Lazkaoko, Beasaingo, Ordiziako, Zaldibiako, Segurako eta Zumarragako
herriko tabernetako langile ordezkaritza batek euren lanpostuen aldeko aldarrikapena egin du goizean Beasainen. Azaldu dutenez, Auzitegi Gorenak
herriko tabernak ixteko emandako epaiak “lokalak konfiskatzeaz gain”, beraien kaleratzea ere badakar, eta “Ehundik gora dira Euskal Herrian desagertuko diren lanpostuak”.
Goierrin 29 lanpostu galduko direla jakinarazi dute, eta egoera horren aurrean euren alde inork ez duela egin salatu dute: “Orain arte ez diogu inori entzun gure langabezia egoeraren salaketarik! Eta langileen eskubideak zer?”. Zuzeneko 29 lanpostuak desagertzeaz gain, Gorenaren erabakiak eskualdeko beste hainbat enpresei ere eragingo diela azpimarratu dute.
Guzti honen aurrean, beraien egoera “mahai gainean” jarri nahi izan dute, “
herriko tabernen lapurketa eman ez dadin pausoak eskatuz”, eta euren lanpostuak defenda ditzatela exigituz.