Ipar Euskal Herriko Hitzak jakinarazi duenez, Iñaki Olaziregi Botas da Iratin hilda aurkitu duten mendizalea. Atzo galdu zuten haren arrastoa, lagunekin onddo bila joana zela. Beste biengandik banandu eta ez
Ipar Euskal Herriko Hitzak jakinarazi duenez, Iñaki Olaziregi
Botas da Iratin hilda aurkitu duten mendizalea. Atzo galdu zuten haren arrastoa, lagunekin onddo bila joana zela. Beste biengandik banandu eta ez zuten gehiago haren berririk izan.
Olaziregi sortzez urretxuarra zen, iheslari ohia. 79 urte zituen eta Baionan bizi zen. Goizeko ordu biak arte aritu ziren haren bila, baina azkenean gaur goizean aurkitu dute. Badirudi, eroriko baten ondorioz hartutako golpeak eragin diola heriotza. Edonola ere, mediku forentseek ebatziko dute zein izan den arrazoia.